Google konturako segurtasun handiagoa

Bi urratseko egiaztapenarekin kontuak babes bikoitza izango du: pasahitza eta telefonoko kodea

Erabiltzeko arrazoiak

Uste baino errazagoa da pasahitza lapurtzea

arrazoiak-irudia-1

Uste baino errazagoa da pasahitza lapurtzea

Ohiko ekintza hauetako edozeinen bitartez lapur diezazukete pasahitza:

  • Gune bat baino gehiagotan pasahitz bera erabilita
  • Internetetik softwarea deskargatuta
  • Mezu elektronikoetako esteketan klik eginda

Bi urratseko egiaztapenak gaizkileak oztopa ditzake, haiek dagoeneko zure pasahitza eskuratu izan arren.

Pentsa konturako sarbidea eta kontuan duzun guztia gal ditzakezula

Gaizkileren batek pasahitza osten badizu, hura aldatu eta zure kontuan sartzea galeraz diezazuke eta, ondoren, hauetakoren bat egin:

  • Zure mezuak, kontaktuak, argazkiak etab. ikusi eta ezabatu.
  • Zure izenean nahi ez dituzun edo kaltegarriak diren mezuak kontaktuei bidali
  • Zure kontua erabili zure gainerako kontuetako pasahitzak berrezartzeko (bankuetakoak, erosketetakoak etab.)
arrazoiak-irudia-2

Funtzionamendua

Kontuan saioa hasteko modua pixka bat aldatuko da

funtzionamendua-irudia-1

Kontuan saioa hasteko modua pixka bat aldatuko da

Hasi saioa erraz

Saioa hasterakoan, aurrerantzean bi urratseko egiaztapena ez erabiltzea aukera dezakezu. Handik aurrera, ordenagailuak pasahitza bakarrik eskatuko dizu saioa hastean.

Babestuta egoten jarraituko duzu hala ere, zu edo beste inor zure kontuarekin saioa hasten saiatzen bada, bi urratseko egiaztapena eskatuko zaiolako.

funtzionamendua-irudia-2

Babesteko modua

Segurtasun-geruza gehigarria

Pasahitza Bi urratseko egiaztapena

Segurtasun-geruza gehigarria

Normalean segurtasun-geruza bakarra (pasahitza) erabiltzen da kontua babesteko. Bi urratseko egiaztapenarekin, inork zure pasahitza asmatzea lortzen badu ere, zure telefonoa edo segurtasun-gakoa beharko du kontua atzitu ahal izateko.

Saioa hasteko zuk dakizun zerbait, baina baita zuk soinean duzun zerbait ere beharko dira

Bi urratseko egiaztapenarekin zuk bakarrik dakizun zerbait (pasahitza) eta zuk bakarrik daukazun zerbait (telefonoa edo segurtasun-gakoa) erabiliko dituzu kontua babesteko.

babesa-irudia-1
babesa-irudia-1

Egiaztapen-kodeak, zuretzat bereziki eginak

Kodeak esklusiboki sortzen dira zure konturako behar dituzunean. Egiaztapen-kodeak erabiltzea aukeratzen baduzu, testu-mezuak, ahots-deiak edo mugikorretarako aplikazioa erabilita bidaliko zaizkizu telefonora. Kode bakoitza behin bakarrik erabil daiteke.

Telefonoa erabilgarri ez duzunean erabil ditzakezun ordezko aukerei buruzko informazioa eskuratzeko, ikusi Eginbideak atala.

Kontuan bi urratseko egiaztapena erabiltzeko prest zaude? Zerbitzuan izen emateko mahaigaineko ordenagailua edo ordenagailu eramangarria erabiltzea gomendatzen dugu, ahal den esperientziarik onena izan dezazun.