Linean babestuta egoteko elkarrekin lan egitea

Denona da sarea seguru mantentzearen ardura. Ikusi zure familia eta zu babesteko zer egin dezakezun.

Guztiontzat

Ezagutu datu pertsonalen segurtasuna eta pribatutasuna kudeatzeko Google-k diseinatutako segurtasun-tresnak.

Lortu informazio gehiago

Familientzat

Lagundu familiari linean segurtasun-ohiturak hartzen, Google-ren tresnak eta familiarentzako segurtasun-neurriak hornitzen dituzten bazkideen baliabideak erabilita.

Lortu informazio gehiago

Segurtasun-tresnak

Konfiguratu segurtasun-tresna sinpleak eta lortu informazio gehiago Gmail, Chrome, YouTube eta Google-ren beste produktu batzuetan babestuta egoteari buruz.

Chrome

Arakatu sarea modu pribatuan

Ezkutuko modua erabil dezakezu ordenagailuko, tabletako edo telefonoko Chrome arakatzailean, sarea modu pribatuan arakatzeko. Ezkutuko modua erabiltzen duzunean, ikusten dituzun orriak eta deskargatzen dituzun fitxategiak ez dira erregistratzen Chrome-ren arakatze- eta deskarga-historian.

Lortu informazio gehiago

Sakatu arakatzailearen tresna-barrako Chrome menua → sakatu Ezkutuko leiho berria.

Leiho berri bat irekiko da ezkutuko nabigazioaren ikonoa izkinan duela. Irteteko, leihoa itxi baino ez duzu.

Android

Mugatu sarbidea onartutako aplikazioetara eta jokoetara soilik.

Tableta partekatu nahi duzu gauza guztiak partekatu gabe? Android 4.3 edo bertsio berriagoa duten tabletetan, profil murriztuak sor ditzakezu, beste erabiltzaileek tabletako eginbideetarako eta edukirako duten sarbidea mugatzeko.

Lortu informazio gehiago

Tableta zurea bada, sakatu Ezarpenak → Erabiltzaileak → Gehitu erabiltzailea edo profila.

Ukitu Profil murriztua → Profil berria, eta eman izena profilari.

Sakatu AKTIBATUTA/DESAKTIBATUTA aukerak eta ezarpenak, eginbideetarako, ezarpenetarako eta aplikazioetarako sarbidea kudeatzeko.

Sakatu pizteko botoia blokeatutako pantailara itzultzeko eta sakatu profil berriaren ikonoa.

Dena konfiguratu ondoren, pantaila nagusia hutsik egongo da. Sakatu aplikazio guztien ikonoa profil berria erabiltzen hasteko.

Ikusi segurtasun-tresna gehiago