Pribatutasun-gidalerroak

Azken aldaketa: 2013 abendua 20 (ikusi artxibatutako bertsioak)

Gure zerbitzuak modu askotan erabil ditzakezu, besteak beste, informazioa bilatzeko eta partekatzeko, jendearekin komunikatzeko eta eduki berria sortzeko. Gurekin informazioa partekatzen duzunean, adibidez, Google kontu bat sortzen duzunean, zerbitzu horiek hobetu egin ditzakegu, kasurako, gehien interesatzen zaizkizun bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakuts diezazkizukegu, jendearekin harremanetan jartzen lagun zaitzakegu eta gauzak besteekin bizkorrago eta errazago partekatzeko aukera eskain diezazukegu. Gure zerbitzuak erabiltzean informazioa nola erabiltzen dugun eta zure pribatutasuna nola babes dezakezun garbi jakitea nahi dugu.

Gure Pribatutasun-gidalerroen azalpena:

Ahal bezain sinpleak izan daitezen saiatu gara, baina, cookie, IP helbide, pixel-etiketa eta arakatzaile moduko terminoak ezagutzen ez badituzu, lehendabizi gako-hitz horiei buruzko informazioa irakurtzea gomendatzen dizugu. Google zure pribatutasunaz arduratzen da, hortaz, nahiz Google aspalditik erabili nahiz erabiltzaile berria izan, hartu gure gidalerroak ezagutzeko tartea eta, zalantzarik izanez gero, begiratu orri hau.

Biltzen dugun informazioa

Erabiltzaileei zerbitzu hobeak eskaintzeko helburuarekin biltzen dugu informazioa: zein hizkuntza darabilzun asmatzetik hasita, zer iragarki interesatzen zaizkizun edo linean gehien interesatzen zaizun jendea nor den jakitera arte.

Informazioa bi eratara biltzen dugu:

Biltzen dugun informazioa nola erabiltzen dugun

Gure zerbitzu guztietan biltzen dugun informazioa haiek eskaintzeko, mantentzeko, babesteko eta hobetzeko, zerbitzu berriak garatzeko eta Google eta bere erabiltzaileak babesteko erabiltzen dugu. Halaber, erabiltzaileen beharretara doitutako edukia eskaintzeko erabiltzen dugu informazio hori, adibidez, erabiltzaile bakoitzari gehien interesatzen zaizkion bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakusteko.

Google profilean zehaztu duzun izena erabiliko dugu Google kontua eskatzen duten zerbitzu guztietan. Gainera, iraganean Google kontuarekin erlazionatu diren izenak ordez ditzakegu, zerbitzu guztietan izen berarekin ager zaitezen. Beste erabiltzaileek dagoeneko zure helbide elektronikoa edo identifikatzen zaituen informazioa badute, publikoki ikusgai duzun Google profileko informazioa erakuts diezaiekegu, adibidez, zure izena eta argazkia.

Google-rekin harremanetan jartzen zarenean, komunikazioak erregistra ditzakegu, izan ditzakezun arazoak konpontzen laguntzeko. Zure helbide elektronikoa erabiliko dugu gure zerbitzuen berri emateko, adibidez, egingo diren aldaketak eta hobekuntzak jakinarazteko.

Cookieek eta bestelako teknologiek, adibidez, pixel-etiketek, bildutako informazioa erabiltzen dugu zure erabiltzaile-esperientzia eta zerbitzuen kalitate orokorra hobetzeko. Adibidez, hizkuntza-hobespenak partekatzen badituzu, gure zerbitzuak zuk hobetsitako hizkuntzan erakutsiko dizkizugu. Iragarki pertsonalizatuak erakusten dizkizugunean, ez dugu cookie edo identifikatzaile anonimorik erlazionatuko kategoria sentikorrekin, besteren artean, arrazan, erlijioan, sexu-orientazioan edo osasunean oinarritzen direnekin.

Zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin —informazio pertsonala barne— erlazionatuko dugu, adibidez, ezagutzen duzun jendearekin gauzak errazago partekatzeko. Ez dugu DoubleClick cookieen informazioa pertsonalki identifika zaitzakeen informazioarekin erlazionatuko, horretarako berrespenik eman ez badiguzu.

Berrespena eskatuko dizugu, informazioa Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatutako helburuetarako ez beste batzuetarako erabili aurretik.

Google-k mundu osoko hainbat herrialdetan ditugun zerbitzarietako informazio pertsonala prozesatzen du. Zure informazio pertsonala bizi zaren herrialde batetik kanpo dagoen zerbitzari batean prozesa dezakegu.

Gardentasuna eta aukera

Jendeak pribatutasunari buruzko kezka desberdinak ditu. Gure helburua zer informazio biltzen dugun garbi azaltzea da, hura nola erabili aukera dezazun. Besteren artean, hauetarako aukera duzu:

Gainera, arakatzailea konfigura dezakezu cookie guztiak blokea ditzan, gure zerbitzuekin erlazionatutako cookieak barne, eta cookieak noiz ezartzen ditugun jakinaraz diezazun. Dena dela, garrantzitsua da gogoratzea gure zerbitzuetako askok ez dutela behar bezala funtzionatuko cookieak desgaituta badituzu. Adibidez, ez ditugu zure hizkuntza-hobespenak gogoratuko.

Partekatzen duzun informazioa

Gure zerbitzuetako askok besteekin informazioa partekatzeko aukera eskaintzen dizute. Gogoan izan informazioa publikoki partekatzen duzunean, informazio hori bilaketa-motorrek—Google-k barne— indexa dezaketela. Gure zerbitzuek edukia partekatzeko eta kentzeko aukera desberdinak eskaintzen dizkizu.

Zure informazio pertsonala atzitzea eta eguneratzea

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure informazio pertsonalerako sarbidea ematea dugu helburu. Informazioa okerra bada, datuak berehala eguneratzeko edo kentzeko aukera ematen dizugu, informazio hori enpresa- edo lege-helburuetarako gorde behar ez badugu behinik behin. Informazio pertsonala eguneratzen duzunean, identitatea egiaztatzeko eskatuko dizugu zure izenean jardun aurretik.

Eskaerak baztertu egin ditzakegu, neurriz kanpo errepikatzen badira, lan tekniko handia eskatzen badute (adibidez, sistema berri bat garatzea edo gure jardunbideren bat aldatzea), besteen pribatutasuna arriskuan jartzen badute, edo inola ere praktikoak ez badira (adibidez, gure babeskopia-sisteman gordetako informazioa eskatzen badigute).

Informaziorako sarbidea eman edo informazioa zuzen badezakegu, hala egingo dugu doan, eskatzen denak neurriz kanpoko ahaleginik eskatzen ez badu. Gure zerbitzuak informazioa istripuz edo asmo txarrez ez deuseztatzeko moduan mantentzen ditugu. Horregatik, gure zerbitzuetako informazioa ezabatu ondoren, baliteke zerbitzari aktiboetan gera izan daitezkeen kopiak berehala ez ezabatzea eta babeskopia-sistemetako informazioa ez kentzea.

Partekatzen dugun informazioa

Ez dugu informazioa partekatzen Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin, egoera hauetakoren bat aplikatu ezean:

Pertsonalki identifikatzeko erabili ezin den informazio gehigarria parteka dezakegu publikoki eta gure bazkideekin, hala nola, argitaratzaileekin, iragarleekin eta konektatutako guneekin. Adibidez, informazioa publikoki erakuts dezakegu gure zerbitzuen joera orokorrak erakusteko.

Google-k bateratze-, erosketa- edo akzio-salmenta prozesu batean parte hartzen badu, informazio pertsonalaren isilpekotasuna mantentzen jarraituko dugu eta prozesuaren eragina jasaten duten erabiltzaileei jakinarazpen bat iritsaraziko diegu informazio pertsonala transferitu edo beste pribatutasun-gidalerro batzuen menpe ezarri aurretik.

Informazioaren segurtasuna

Gogor egiten dugu lan Google eta gure erabiltzaileak babesteko, informazioaren baimenik gabeko sarbideen, aldaketen, ezagutzera emateen edo deuseztatzeen aurka. Neurri zehatzak:

Aplikazioa

Gure Pribatutasun-gidalerroak aplikatzen zaizkie Google Inc. eta bere bazkide guztiei, beste guneetan eskaintzen diren zerbitzuei barne (adibidez, gure publizitate-zerbitzuak), baina gidalerroetatik kanpo geratzen dira Pribatutasun-gidalerro hauek biltzen dituzten aparteko pribatutasun-gidalerroek araututako zerbitzuak.

Gure Pribatutasun-gidalerroak ez zaizkie aplikatzen beste enpresa eta banakoek eskainitako zerbitzuei, hala nola, gure bilaketa-emaitzetan bistaratzen diren produktu eta guneei, Google zerbitzuak izan ditzaketen guneei, edo zure zerbitzuetara estekatutako guneei. Gure Pribatutasun-gidalerroek ez dituzte estaltzen gure zerbitzuak iragartzen dituzten eta iragarki interesgarriak eskaintzeko cookieak eta pixel-etiketak erabiltzen dituzten beste enpresen eta erakundeen informazio-jardunbideak.

Betearaztea

Erregularki egiaztatzen dugu gure Pribatutasun-gidalerroak gordetzen direla. Beste hainbat lege-esparru propio ere gordetzen ditugu. Idatzizko kexa formalak jasotzen ditugunean, kexa egiten duen pertsonarekin harremanetan jartzen gara arazoaren segimendua egiteko. Kasuan kasuko autoritate legegileekin egiten dugu lan, datuen babesaz arduratzen diren autoritate lokalekin barne, zuzenean gure erabiltzaileekin ebatzi ezin ditugun datu pertsonalen transferentziei buruzko kexak ebazteko.

Aldaketak

Gure Pribatutasun-gidalerroak noizbehinka alda ditzakegu. Ez dizkizugu Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatzen zaizkizun eskubideak murriztuko zure berariazko baimenik gabe. Orri honetako pribatutasun-gidalerroetan egiten diren aldaketa guztien berri emango dizugu eta, aldaketek nolabaiteko garrantzia izanez gero, jakinarazpen aipagarriago bat iritsaraziko dizugu (besteak beste, zerbitzu jakin batzuetan, pribatutasun-gidalerroetan egindako aldaketen berri ematen duten mezu elektronikoak bidaliko ditugu). Era berean, Pribatutasun-gidalerro hauen aurreko bertsioak artxiboan mantenduko ditugu, edonoiz begiratu ahal izan ditzazun.

Produktuen berariazko jardunbideak

Jakinarazpen hauek azaltzen dituzte erabiliko dituzun Google produktu eta zerbitzu jakin batzuei dagozkien pribatutasun-jardunbide espezifikoak: