Idazketa-metodoa (IME)
Idazketa-metodoen editoreek (IMEak) tekla-sakatzeak beste hizkuntza bateko karaktere bihurtzen dituzte. Hainbat IME eskaintzen ditugu. Proba itzazu.
IME bat erabiltzeko, lehenengo urratsa Idazketa-tresnak gaitzea da. Jarraitu argibideei Idazketa-tresnak Bilaketan, Gmail-en, Google Drive-n, Youtube-n, Translate-n, Chrome-n eta Chrome sistema eragilean gaitzeko.
Hizkuntzaren karaktere batek irudikatzen du IMEa, adibidez:
.Uneko IMEa aktibatzeko edo
desaktibatzeko, sakatu ikonoa. Beste idazketa-tresna bat hautatzeko, sakatu ikonoaren
ondoko gezia. IMEa aktibatuta dagoenean, botoia gris ilunagoa bihurtzen da
.
IME latindarrak
IME latindarren helburua jendeari teklatu estatubatuarra erabilita latindar idazkeradun hizkuntzetan (adib., frantsesa, alemana, gaztelania, portugesa, italiera eta nederlandera) idazten laguntzea da. Eginbideek zeinu diakritiko automatikoak, ortografia-zuzentzailea eta aurrizkien bukaera dituzte barne.
IME latindarrak erabiltzeko, idatzi azenturik gabeko letrak eta zeinu diakritikodun hitz zuzena proposatuko zaizu. Adibidez, frantsesez, "franca" idazten duzun bitartean, hitz osoaren aukerak agertuko dira.
Sakatu TAB tekla “français” balidatzeko. ZURIUNEA/SARTU ere saka dezakezu une horretan “franca” jatorrizko testua balidatzeko.
Aldi oro “francais” idazten baduzu, aukera hori zeinu diakritikodun aukera automatikoa bihurtzen da. Sakatu ZURIUNEA/SARTU “français” aukera balidatzeko.
Aukera gehiago eskuratzeko, sakatu ATZERA tekla eta aukera guztiak ikusiko dituzu.
Lehen aukera ziurtasun gehien ematen duen zeinu diakritikodun aukera automatikoa da eta automatikoki nabarmenduko da. Bigarren aukera jatorrizko testua da. Hirugarren eta laugarren aukerak aurrizkien bukaerako aukerak dira. Bosgarren eta seigarren aukerak ortografia-zuzentzailearen aukerak dira.
Eskaintzen zaizkizun hitzetako bat hautatzeko, egin hauetariko bat:
- Nabarmendutako aukera hautatzeko, sakatu ZURIUNEA/SARTU,
- Egin klik aukeran,
- Idatzi hitzaren ondoko zenbakia,
- Orri bateko aukeren zerrendan nabigatzeko, erabili GORA/BEHERA gezien teklak. Pasatu orriak GORA/BEHERA gezien teklekin.
Idazketa-tresnak