Jump to Content

Ezagutu noiz, non eta nola biltzen ditugun 360°-ko irudiak

Ezagutu Google-ren Street View-ko flota koloretsua eta ikusi nola biltzen ditugun 360°-ko irudiak munduko mapa hobetzeko.

sv-how-it-works

Argazkien iturburuak

Street View-ko argazkiek bi iturburu dituzte: Google eta gure kolaboratzaileak.

Gure edukia
Kolaboratzaileen edukia

Gure edukia

Petrako Google Street View-ko irudiak (Jordania)

"Street View" edo "Google Maps" agertzen da Google-ren edukian. Automatikoki lausotzen ditugu aurpegiak eta matrikulak gure irudietan.

Kolaboratzaileen edukia

Google Street View-ko irudia, Federico Debettok Zanzibarko mapak egiten

Erabiltzaileek ekarritako edukiak saka daitekeen kontu-izen bat du, eta zenbait kasutan, baita profileko argazki bat ere.

Hilabete honetan sortuko ditugun mapak

Munduan zehar autoz edo oinez ibiltzen gara zerbitzuaren erabilera hobetzen laguntzen duten irudiak ekartzeko eta inguruan duzun mundua ezagutarazteko. Gure taldea agurtu nahi baduzu, zure ingurura noiz hurbilduko diren ikus dezakezu hemen behean.

Date District

Gure eskuetan ez dauden faktoreen ondorioz (eguraldia, errepideen egoera, etab.), posible da inoiz gure autoak martxan ez izatea edo aldaketa txikiak gertatzea. Kontuan izan, zerrendan hiri jakin bat aipatzen denean, inguruko hiri edo herri txikiagoak sar daitezkeela.

Munduko mirariak ezagutzera emateko prestatuta dagoen flota bat

Zazpi kontinenteetako toki zoragarrietan izan gara, eta laster gehiagotan egongo gara. Gidatzeari ekin aurretik, faktore asko hartzen ditugu kontuan; besteak beste, erliebea, baldintza klimatikoak eta biztanleriaren dentsitatea. Horrela, flotarik egokiena erabiltzen dugu irudirik onenak biltzeko.

Street View-ko autoa

Street View-ko autoa

Street View-ko autoen gainaldean kamera-sistema bat dago, eta auto horiek dira irudiak biltzeko gehien erabiltzen dugun ekipamendua; izan ere, mundu osoko hamar milioi milia baino gehiagoko irudiak atera ditugu haiekin, banana bat jaten ari den zaldi bat barne!
Trekker-a

Trekker-a

Kamera-sistema eramangarri hau bizkar-zorro gisa erabil daiteke, edo kamioneta, elurretako moto edo motozikleta baten gainean muntatu. Harekin, kale estuetako irudiak atera ditzakegu, edo oinez soilik joateko aukera ematen duten tokienak; adibidez, Machu Picchu gotorleku inkarenak.

Mapei bizia ematea

Irudiak bildu ondoren, haiek pantailan jartzeko garaia da. Eman begiratu bat gure taldea agertokiaren atzean egiten ari denari.

Irudiak jaso

Lehenik, han-hemen gidatu beharra dago, Street View-n erakutsi nahi diren kokapenen argazkiak egiteko. Hainbat faktore hartzen dugu kontuan –hala nola eguraldia eta zenbait eremutako populazio-dentsitatea–, ahalik eta irudi onenak noiz eta non lor ditzakegun erabakitzeko.

Irudiak lerrokatzea

Irudi bakoitza mapako kokapen geografikora egokitzeko, GPS, abiadura eta norabidea neurtzen dituzten autoko sentsoreen seinaleak konbinatzen ditugu. Horrela, autoaren ibilbide zehatza berregin dezakegu, baita irudiak beharren arabera okertu eta berriro zuzendu ere.

Argazkiak 360°-ko panoramika bihurtu

Irudi panoramikoen arteko hutsuneak ekiditeko, alboko kamerek pixka bat gainjartzen diren argazkiak ateratzen dituzte, eta gero argazkiak "lotzen" ditugu 360 graduko irudi bat osatzeko. Orduan, irudia prozesatzeko algoritmo bereziak aplikatzen ditugu "mozketak" arintzeko eta trantsizio leunak sortzeko.

Irudi egokia erakustea

Autoko laserrek inguruko gainazalak jotzeko behar duten denborak esaten digu zein distantziatara dauden eraikinak eta objektuak; horrela, munduaren 3D-ko modelo bat sor dezakegu. Street View-n urruneko puntu batera mugitzen zarenean, kokapen hori erakusteko irudi panoramikorik onena zein den zehazten du modelo horrek.

Play silent looping video Pause silent looping video
Play silent looping video Pause silent looping video
Play silent looping video Pause silent looping video
Play silent looping video Pause silent looping video

Egon garen tokiak

Mapako eremu urdinek Street View zein tokitan dagoen erabilgarri adierazten dute. Handitu mapa xehetasun gehiago ikusteko edo arakatu edukia Google Maps-en.